LOMCE eta bere garapenarekin ebaluazio diagnostiko berriak inposatu nahi zaizkigu. Ebaluazio horiek, gurean, lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan egin nahi dira.
Inongo kontsentsurik ez duen ebaluazio sistema horrek, ikasleen garapen integrala ez du bermatzen eta gainera, ebaluazio jarraiaren kontra doa. Ikastetxean gure autonomiaren baitako hezkuntza eredu/curriculum propioa garatzeko oztopo dira.
LOMCEk inposatu nahi digun ebaluazio ereduaren kontra gaudelako eta gure ebaluazioak guk geuk erabaki nahi ditugulako, hurrengo erabakia hartu du Eskola Kontseilu honek:
Larrabetzuko eskolako eskola kontseilua, bertoko eskola komunitatearen ordezkaritzarako organoa izanik, hirugarren mailako ebaluazio diagnostikoaren kontra azaltzen da eta azterketa hori egin ez dezagun beharrezko urratsak emateko konpromisoa hartzen dugu.
Larrabetzun, 2015ko maiatzaren 26an