Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak, udala eta euskaltegiekaz batera egindako kanpainak arrakasta euki du. Izan be, ikasturte barri honetan, euskara ikasteko lau talde sortu dira. 30 gurasok baino gehiago eman du izena, eta hemendik aurrera, astero bi egunez, batzuk goizez eta beste askok arratsaldez, euskara ikasten hasiko dira.
Txepetxa euskaltegia (aek) eta eskola
Pozik daude Txepetxa euskaltegiko irakasleak. “Urteak dira, holango guraso talde bat sortu nahian ibili garela. Gitxi gitxigatik ez da sortu azken urteotan, baina aurten lortu dogu“. Malgutasun handia erakutsi dute euskaltegikoek, eta bi orduz bi egunez talde bakoitzak dinamika propioa izango du.
Aurrerantzean, ordutegiak eta taldeak jarriko doguz sarean, baina momentuz izena eman duten guztiak zoriondu eta animatzea besterik ez.