Lezamako trenbide zaharra – bidegorria
1886an Bilbo auzoko Begoña, Derio, Zamudio eta Lezamako aurreliza lotzeko trenbidea eraikitzeko lehen urratsak eman ziren. Hasieran geltokiak Bilbo, Begoña (geralekua), Artxanda (geralekua), Derio, Zamudio (geralekua) eta Lezama izango ziren. Ikusten den moduan, trenbidearen ibilbidea eragozpentsua zen.
1894an Begoñatik Lezamarako bidea hasi zen zerbitzuan. Hurrengo urtean Bilbotik Begoñarako zatia martxan jarri zen.
Zoritxarrez, trenbide osoa inauguratu eta egun gutxira istripu larri batek gertaera haren poza ilundu zuen. 1895eko uztailaren 7an, goizeko zortzi t’erdietan, “Lezama” lokomotorak bultzatutako hiru bidaiari-kotxe eta furgoi bati, San Rokeko harrobietan 18 tona harriz zamaturiko hiru bagoi gehiago lotu zitzaizkioz. Tren hartan 34 pertsona zihoazen, Bilbora haien baratzetako produktuak saltzera jaisten ziren baserritarrak, gehienak.
Zurbarango tunela igaro ondoren, Galtzadetako geltokitik hurbil zeudela, makinaria, ibilbideak azken zatian zuen aldapa handia zela eta, trena gobernatu ezinik zebilela konturatu zen . Handik gutxira trena bidetik irten zen eta hiru metroko altuerako erreten batetik jaitsi zen. Lehen klaseko kotxea atzeko furgoiaren azpian geratu zen eta gainerakoak gurpilak behekoz gora.
Balantze larria: 13 hildako eta 18 zauritu izan zen.
Zurbarango istripu larriak, Artxanda mendiaren muga gainditzeko hain ibilbide gogorra aukeratzearen hutsa nabarmen utzi zuen. Egoera delikatu horren aurrean, Bilbotik Lezamarako trenaren Konpaniak, Artxandako aldapa gogorrak ekiditzeko ibilbide berria egitea erabaki zuen.
1902an La Olako ingurabidea egiteko baimena eman zen. Galtzadetatik abiatuz, Ciudad Jardin eta La Olatik igaroz, Larrondoko geralekuarekin, Bilbo-Lezama arteko ibilbide berria izango zen. Lutxanatik Mungiarako trenbidearekin Sondikan lotzeko bideska bat ezartzen zen.
En 1886 se dan los primeros pasos para la construcción de un ferrocarril que una Bilbao con las vecinas anteiglesias de Begoña, Derio, Zamudio y Lezama. Las paradas de la futura línea serían: Bilbao, Begoña (apeadero), Artxanda (apeadero), Derio, Zamudio (apeadero) y Lezama. Como se puede comprobar el trazado era dificultoso por el desnivel.
En 1894 entró en servicio el tramo de Begoña a Lezama. Al año siguiente se puso en marcha el tramo restante: de Bilbao a Begoña.
Desgraciadamente, a pocos días de la inauguración de la línea completa la alegría se vio ensombrecida por un triste accidente: a las ocho y media de la mañana del día 7 de julio de 1895 en las canteras de San Roque se incorporaron tres vagones cargados con 18 toneladas de piedras a los tres que ya arrastraba la locomotora “Lezama”, que estaba formado por un furgón y tres vagones de pasajeros, en los que iban 34 pasajeros, la mayoría baserritarras que bajaban a Bilbao a vender los productos de sus huertos.
Después de pasar el tunel de Artxanda, cuando llegaba a las Calzadas de Mallona, el maquinista se dio cuenta que no controlaba el tren en la cuesta del último tramo. En poco tiempo el tren se salió de la vía cayendo en una zanja de 3 metros de altura. Un vagón de primera quedó debajo de la locomotora. El balance fue terrible: 13 muertos y 18 heridos.
Después del terrible accidente quedó claro el error que suponía incluir en el trazado tanto desnivel para superar la pendiente de Artxanda. Como consecuencia de esta situación, la Compañía del tren de Bilbao a Lezama decidío diseñar un nuevo trazado para la vía.
En 1902 se aprobó la variante de La Ola. El nuevo trazado saliendo de las Calzadas pasaría por Ciudad Jardín y La Ola, con una estación en Larrondo. También se contemplaba que en Sondika se uniera con la variante que enlazaría Lutxana con Munguia.
Bidegorria ezinbestekotzat jotzen dugu, bailarako jendea, eta kanpotik datozenak, inguruaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Bidegorriaren ibilbidea, hasiera baten, eta Aldundiaren proiektuaren arabera, Txorierri zeharkatzen duen N-637 errepidearen bazterretik joango litzateke, baina 2010eko apirilean burututako Lezamako obretan, non espaloi barria eraiki eta bidea txukundu duten, ez dago bidegorriaren arrastorik ere. Are gehiago, bazterbide txiki bat ere ez dute utzi.
Gure ustez, bidegorria jende askok erabiliko luke. Paseo bat emoteko, lanera joateko, Derioko institutuan ikasten duten gazte txorierritarrok bertara joateko, etab.
Larrabetzun hasita, Lezamarako espaloiaren zati bat (metro bat inguru zentzu bakoitzean) gorriz pintatu ezkero, nahikoa izango litzateke jendeak inolako arazorik gabe lehenengo kilometroak egin ahal izateko:
Artebakarran horrelako irtenbidea topatzen dugu:
Arazoa zera da: espaloia Lezamaraino ez dala heltzen, eta Lezaman bertan egindakoaz gauza bera esan genezake:
Zati hau Lezamako Gurutzea eta Zamudioko gasolindegiaren artean dago, bertan bidebazter zabala baina zikina topatzen dugularik:
Adibide moduan, Gamizen aprobetxatutako bidebazterra ikus dezakegu, gorriz pintatu eta ondo garbituta mantendu ezkero, horrelako bidegorri bat geratzen da:
Errepidearen beste aldetik ere, hau da, Parke Teknologikoa zeharkatuta eta Seminarioraino, beste bidegorri bat egin daiteke.
Adibideekin jarraituz, Bizkaiko beste puntu batean, Foruan, Gernika ondoan, horrelako bidegorri bat ikusten dugu. Metro bat zentzu bakoitzean nahikoa da bizikletaz paseo lasai bat emateko:
Zornotzan, aldiz, modu arraro xamarra bilatu dute herri barruan bidegorri bat jartzeko:
Irudi honetan argi ikusten da zelango bidea beharko litzatekeen, gure kasuan apur bat estuagoa izan zitekeelarik (arestian aipatu moduan, metro bat zentzu bakoitzeko):
Hurrengo irudian, berdez, gaur egungo Santiago bidea ikus dezakegu, Zamudiotik Bilborantza igoeran, oso aldapa gogorra, batez ere bizikletan poltsak edo alforjak eroan ezkero. Gorriz, Lezamako trenbide zaharra berreskuratzekotan, bizikletaz egiten duten erromesentzako proposa daiteken bide barria, aldapa xuabeagoekin, askoz atseginagoa eta historiaz betetakoa:
Zalantzarik gabe, bidearen zatirik ederrena,
lastima, lur-jauziak direla eta, bidea guztiz moztuta geratu zela,
horregatik, bertatik ibiltzen den jendeak, erreka hainbat aldiz alde batera eta bestera zeharkatuz, bidea jarraitu ahal izan du:
Akenean, errekaren goiko aldera heltzen gara, eta, errepide estu batetik metro batzuk egin ostean, laster topatzen dugu Txorierriko korredorearen azpitik doan tunela:
Horrela, Sondikako Elotxelerri poligonoan sartzen gara
eta apurke apurke, egungo trenbidearen parean ibiltzen gara
bidegorri nimiño bat zeharkatu
eta Derioko hilerrira heldu gara
– Laburbilduz, bide hau oso erraz berreskura daiteke, orokorrean ondo garbitu, zati batzutan apur bat zabaldu, eta lokaztuten diren zatietan harritxuak bota lur bigunaren gainean, horrela, bidean sortzen diren holango putzuak eta saiesteko.
Hona hemen, plano batetan trenbidearen ibilbidea guztiz zehaztuta eta azalduta:
Ver Lezamako trenbide zaharra en un mapa más grande
Lezamako trenbide zaharraren bideoa gaztelaniaz:
Azken baten, honelako irtenbide bat oso egokia izango litzateke Txorierriko bidegorria eta Lezamako trenbide zaharra lotzeko, Mungirako lotura ere kontutan hartuta:
– Geldi dauden proiektuak
PLAN DIRECTOR CICLABLE (Bizkaiko Foru Aldundiak egindako txostena)· Acondicionamiento y mejora de la red viaria actual para su uso ciclableEn este aparado, y en lo referente a las actuaciones que estamos llevando a cabo en aquéllas carreteras de nuestra competencia, podemos destacar las siguientes medidas actualmente en marcha:.- Limpieza de los arcenes, aumentando su frecuencia y priorizando las carreteras de mayor uso ciclista..- Habilitación de los arcenes para uso ciclable preferente. En este caso se hallaría la experiencia que desarrollaremos en breve, por ejemplo, en la carretera que discurre de Mungia a Fika, donde se procederá a un reordenamiento de la actual plataforma mediante un estrechamiento de la calzada rodada (de 3,5 m. a 3,10 m. por regla general), lo que conllevará una reducción de la velocidad, a la vez que se incrementan los actuales arcenes, se pintan de rojo y se señalizan para su uso ciclista preferente, acondicionando un carril-bici unidireccional en cada sentido de circulación.
.- Adaptación de la actual plataforma rodada con reordenamiento de sus anchos de circulación al objeto de acondicionar en uno de sus lados una senda-bici bidireccional “suficientemente” segregada mediante bordillo, bolardos y señalización vertical y transversal, además de proceder a una reducción de la velocidad motorizada.· Promover el acondicionamiento de caminos naturalesConsiste en apoyar el acondicionamiento de recorridos aptos para su tránsito en bicicleta desde una perspectiva más rural o de acercamiento al medio natural y recreativa (turismo verde):La conocida como “Vía vieja de Lezama” en el tramo que transita desde el límite con Bilbao hasta Bidecruces (Sondika) y que supondría una recuperación de enorme valor paisajístico y demanda por su proximidad y accesibilidad a Bilbao por Artxanda.
_______________________________________________
Aholku garrantzitsu bat bizikletazale guztiontzako:
Inguruaz disfrutatzeko, errespeta ditzagun errepide eta bideetako zirkulazio arauak, kontu handiz ibili bidegurutzeetan, jagon dezagun erabiltzen gabiltzan bidea, paperak eta sobera guztiak poltsikoan gorde zaramontzi bat topatu arte, eta ezinbestekoena…
KASKOA buruan, eta ibili munduan!!!
Mahai gainean jartzen dugun eskakizuna horixe da, hain zuzen: bizikletaz lasaitasunez ibiltzeko aukera.