Menu Close

Sare Hezkuntza


Azken urteetan gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek hezkuntzaren alorrean ere teknologia berriak sartzea ekarri dute.  Urteak dira Larrabetzuko Eskolak IKTen erabileran oinarritutako ikasketa prozesuen aldeko apustua egin zuela.

Gure eskola, IKTak gelan erabiltzearen onurak argiak zirela pentsatuz, buru belarri sartu zen Eskola
2.0 proiektuan eta IKT heldutasun ereduan. Gaur egun, IKT heldutasun ereduko erdi maila lortua daukagu eta LH4. Mailatik aurrerako ikasle guztiek bere gailua dute.



PROIEKTUAREN HELBURUAK

  • Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea gelatan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
  • Irakasteko eta ikasteko prozesuan  material eta baliabide digitalen elaborazioa indartzea, baita geletan haiek erabiltzea ere.
  • Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.