STEAM
Zer da STEAM hezkuntza?
- Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen duena
- OInarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak bai diziplina-konpetentziak.
- Ikasleak ahalduntzen dituena erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.
Zer helburu du STEAM hezkuntza estrategiak?
- Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea
- Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea
- Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea
Eskolako proiektuaren izenburua “Erronkari Aurre Egin” da eta lortu nahi ditugun helburuak:
– Ikasleek gaitasun nagusietan trebetasunak eskuratu eta garatu ditzatela.
– Ikasleei ezagutza teknologiko eta zientifikoak eskuratzeko aukera eman, bizitzan agertuko zaizkien egoeratan erabiltzeko.
-Gure ikasleengan pentsamendu zientifikoaren kultura, berrikuntza, autonomia, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzea, bizitzan aurre egin beharreko erronketarako tresnak bereganatzeko.
-Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan STEAM gaiak ikasteko inguruneak sustatu eta integratu.
-STEAM arloetan ikasle nesken artean konfiantza eta autoestimua indartu eta hauen talentua eta interesa sustatu.
-Ezagutza-arloen arteko erlazioei buruz kontzientzia handiagoa izatea, ondorioz sortutako proiektuetan parte-hartze aktibo maila handiagoa ziurtatuz.
-Ikasleen artean bokazio zientifikoa eta teknologikoa bultzatzeko zientzialariaren estereotipoarekin apurtu. (adibidez. Laborategi batean sartuta dagoen amantal zuridun adineko gizona)
Guzti hau lortzeko 4 tailer antolatzen ditugu ikasturtean zehar: Robotika, , Zientzia , Pentsateka eta Elektronika (3.zikloan).