Bonjour! Gaur Void-Vaconeko eskola ezagutu dugu. Harrera ezinhobea egin digute Severine eta Mariek, bertako irakasleek.
Geletan nola lan egiten duten ikusi dugu eta gure eskolarako ideiak hartu. Bestalde, guk ere ikasleek egindako aurkezpen eta bideoa erakutsi diegu.
Irakasleek Lorraine eskualdeko platerik ezagunenak sukaldatu dituzte, quiche Lorraine, gaztak, okaran pastela… oso gozo egon da dena!
Arratsaldean turismo apur bat egiteko aprobetxatu dugu, Lac du Madine bisitatuz.
Hemen dituzue guk eskolatik prest eraman ditugun aurkezpena eta bideoak (abestia eta herria).Eta argazki batzuk.
Bihar job shadowing-arekin jarraituko dugu.