Menu Close

gauez itzel ondo

larrabetzu gauez,

larrabetzuko plaza 10:30 pm
Gaueko 10ak. Gero eta jende gehiago plazan.
Linternak eskuetan, makilak, mendiko botak… denok joateko prest.
Hasi gara oinez, Zubitaldetik, Basara auzoa eta Marutira bidean.
Bidean goazela, farolak bidez bide… ondo ikusten da.
Basora sartu, eta linternak izetu… eta mendian gora. Harri artean lehenengo, haritz arteko bide batetik gero… zapla zapla.. haritxorriek zapalduten, bidean gora. Eta gora oinez. Baserritarrak bedarra ebagi deure, eta bidea hobeto dago.
Eta halako baten… muinora heltzean. Argiak amatatu. Eta ilargipean…. a ze argitasuna!
ilargipean, zuhaitzei begire
Itzela da, gau giro ederra. Oinez ibiltzeko itzel ondo, eta ilargipean poz pozik goaz. 50 lagun baino gehiago batu gara. 3 eta 12 urte arteko neska mutikoak, gurasoak, lagunak… giro itzelean.
Belarrinaga auzoa gurutzatu dogu. Sasoi baten, berton be ume asko egongo zan… gaur ez dakigu umerik be bizi dan auzo honetan. Gaur behintzat asko eta asko goaz.

Landa bat gurutzatu dogu, eta belarra altu dago. Goizeko euriak eta gaueko garoak, blaituta utzi gaitu. Baina pozik goaz. Pagoeta aldera heldu gara, eta kobazulo baten sartu gara linternen argiagaz. Ez dekogu bildurrik.
Kobazuloa Pagoeta inguruan
Apur bat gorago, ia ia heldu gara. Gailurra gertu daukagu… eta zeruan goian, izarrak eta ilargia. Ia bete betea.
mendian gora...
banan banan, giro itzelean
Heldu gara Torre baserria baino goragoko mendi tontorrera. Bertatik gure herria ikusten dogu, eta Txorierri, eta Santurtziraino joan daku begirada… han urrun, itsasoa egongo da.
larrabetzu gauez
Argazkiak atara doguz Iskanderregaz. 80 segundoko argazki pare bat… isil isilik ez gara egon, barre be egin dogu… baina oso argazki ederrak egin ditu Iskanderrek.
Eta oin, txirin txirin… urirantza joango gara. Behiak dagoz hor, negutegia han, baserriak, auzoak… eta berandu da, gauerdia baino gehiago… baina poz pozik goaz etxera. Itzel ondo ibili gara gauez eta.

larrabetzu gauez,

 

ARGAZKIAK:
Idoia Andres: Txinpasmendi guraso elkartea
Iskander Barrena: druitas argazkiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude