Urte barriagaz be, mendira joaten hasiko gara, txapa txapa. Urtarrileko irteeran, herri inguruan ibiliko gara, gure herria goragoko baserri eta auzoetatik ikusten. Izan be, bista ederrak ditu gure uriak.
Plazatik hasi, eta Kiskibilerako bidea hartuko dogu, Axilietatik Loroñorako bidetxoa hartuko dogu. Basagunera joan beharrean, gorantza ekin eta Bolunburu baserriraino joango gara. Bolunburun, eroritako bi baserri eta tente dagoen etxe eder bat ikusiko ditugu, Larrabetzuko zaharrenetakoa.
Bolunburutik, Eleizalde zein uria ikusiko ditugu. Eta guk, landarik landa, Eleizalderako bidea hartuko dogu. Ametza baserrirako beheranzko bidea hartu, eta Goikolako iturrian ura hartzeko. Bide bazterretik, zintarritik, Eleizaldera helduko gara. Hamaiketakoa egiteko.
Eleizaldetik urira, ez dogu bide bardina egingo, Larrabizkerrera heldu aurretik, basoz baso Gorobiletara helduko gara. Uriko beste bista bat eukiko dogu hemen, eta txiri txiri, urira helduko gara. Aldapan behera.
- urtarrilak 30, domeka
- goizeko 10:30etan plazan
- Hamaiketakoa eroan