Euskal Herriko leku ezberdinetako lagun ugari batu dira asteburuan Larrabetzuko eskolan. Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldietan, jantokietako kudeaketa, jateko elikagaien kalitatea, baserritarren kezkak, gurasoen buruhausteak eta hezkuntza munduko kontuak izan dira hizpide.
Jende ugari eta oso giro ona. Hitzaldiak, dokumentalak, aurkezpenak, galderak, eztabaidak eta proposamenak. Umeentzako ipuinak, jolasak, margoketak, mendi irteera bat, eta bazkari gozo bat bukatzeko.
Informazio gehiago: larrabetzukoeskola.eus/elikadura