Urriaren 5ean, irteera egingo dugu Otxandioko Hontza-Extrem abentura parkera. Abentura parke hori berria da: joan den irailaren 21ean zabaldu zen.
Hontza-Extrem abentura parkean denontzako aisiaz eta kirolaz goza daiteke ingurune natural eta paregabe batean.
Parkean hainbat jarduera daude: abentura eta jolasez betetako zuhaitzetako ibilbideak (soka-zubi tibetarrak, tirolinak, sare zubiak, enbor mugikorrak….); arku-tiroa, antzinako arma horrekin punteria eta trebetasuna probatzeko; eta azkenik, zuhaitzetako eskalada, arboletan gora igotzeko segurtasun osoz. Ekintzak gaitasun eta adinaren arabera sailkatuta daude: 4-8 urtekoentzat eta 8 urtetik gorakoentzat.
Kontuan hartzeko gauzak: – Izena ematea: Angulerin urriaren 2ra arte. Izena emateaz batera, ordaindu egin behar da. – Prezioak: 12€ parkeko jarduerak erabiliko dituztenentzat (prezio horretan parkeko jarduerak erabiltzea sartzen da). 6€ parkeko jarduerak erabiliko ez dituztenentzat (prezio horretan ez da sartzen parkeko jarduerak erabiltzea). – Ume guztiek euren guraso edo beste guraso baten ardurapean egon beharko dute irteeran. – Irteera: Larrabetzuko frontoitik, goizeko 10etan. Autobusez joango gara. – Itzulera: Otxandiotik, arrastiko 5:30etan. – Bazkaria: nork bere bazkaria, askaria eta ura eroan behar du. ► Kaskoak, arnesak eta bestelako segurtasun neurriak han utziko dizkigute, dena dela, komeni da arropa erosoz jantzita joatea. ► Eguraldi txarra iragarrita egonez gero, 2 egun lehenago irteera bertan behera utziko dugu (hori gertatuko balitz, eskolan eta Angulerin jakinaraziko dugu). ► Hontza-Extrem abentura parkeari buruzko informazio gehiago: www.hontzaextrem.com
Antolatzailea: Txinpasmendi guraso elkartea