Menu Close

Baserritarren eguna Larrabetzun

Baserritarren egunean, Larrabetzuko baserriz baserri ibili ginan  goizean, solo artean, artoaren ibilbidea egiten: Olatxu baserrian, errota ikusi gendun martxan; Basagunen, ardiei ilea ebaten ikusi genduzan artzaiak; Sarrikolan, artoa zelan ereiten eta garantzen dan azaldu euskuen; Goiritxu baserrian, eskolan jaten doguzan elikagai asko ikusi genduzan…

Errota, artoa, baserria, ekonomia, elikadura..... Larrabetzu
Olatxu baserrian
Agarre goiko
Sarrikolan artoa erieten
Harrikolan eskalada, errekatxoaren alboan
Eguerdi partean, urira bajatu ginan azokara, eta taloak egiten (eta jaten) egon ginan, giro ezin hobean.
Plazan baserritarren azoka, konposta, artoa
Taloa egiten
Artoa eta konposta

Ikusi, ikusi argazkiak:

Arrastian, Olarreta pelota eskolak antolatuta neska mutikoen eskupilota eta pala partiduak egon ziren frontoian.
Informazio gehiago: larrabetzutik.org