Eskolako denbora luzatu behar al da? • Irakasle, familia eta ikasleen iritziak: zeintzuk dira? • Baliagarriak al dira? denak? • Etxerako lanak gure etxeetan: lagundu behar al diegu seme-alabei? • Laguntzekotan, nola?
Ikasturte honen hasieran, etxerako lanei buruzko hausnarketa egingo dugu bai irakasleek baita gurasook ere. Galderak eta zalantzak sortzen duen gaia da. Horrexegaitik, funtsezko ikusi dugu honi buruzko jardunaldia antolatzea: irakasleek saio bat egin zuten irailaren lehenengo astean, eta gurasook irailaren 27an arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara egingo dugu. Saio horretan parte hartzera animatzen zaituztegu: bakoitzaren iritziak, galderak, ekarpenak, zalantzak mahaigaineratzeko edo gai honi buruz gehiago jakiteko aukera ezinhobea izango dugulako. Eztabaida zuzentzeko eta goian dauden galderei erantzuna bilatzeko, didaktikan eta eskola-antolakuntzan aditua den Joxe Amiama Ibarguren gurekin egongo da.