85. urteurrena betetzen zen egunean, hormirudia berriro jarri genuen ikusgai Anguleri inguruan. Hori ospatzeko 4., 5. eta 6. mailako ikasleak bertan egon ziren eta inaugurazioaren ondoren 5. eta 6. mailakoek ibilbidetxo bat egin zuten herritik gerrako aztarnak ezagutzeko Sabin Aranaren gidaritza paregabearekin. Egun horretako bideo laburra egin du Aritz Albaizarrek.