Hilaren 4an, domekagaz, txango lasaia egingo dugu Lezamatik Bilbora zihoan antzinako trenbidetik, naturbide bihurtzeko eskatzen dugun horretatik, hain zuzen. 10etan daukagu hitzordua, Larrabetzuko frontoian. Txangoa oinez egingo dugu, baina autoz joango gara Sondikaraino.
Tunelera sartzeko asmorik baduzue, eroan kaskoa eta argia. Hamaiketakoa ere ez ahaztu.
Domekara arte!