Larrabetzuar guztioi,
Apirilaren 20an Aisialdia Larrabetzun izenburupean burutu genituen tailerretan jasotako iritzitrukearen berri helarazi gura dizuegu. Tailerrotan, 77 larrabetzuarrek, ume, nerabe, eragile eta gurasoek osatutako 4 taldetan banatuta, herrian aisialdirako ditugun indargune zein ahulguneez eta hobetu daitekeenaz egin genuen berba.
Txostenak hiru atal ditu:
- Iritzitrukean jasotakoa
- Ondorioak
- Proposamena
Honetaz guztiaz berba egiteko, herri-batzarra egingo dugu:
ekainaren 26an, arrastiko 19:00etatik aurrera, Anguleri kultur etxean.
Herri-batzarrera larrabetzuar guztiok gonbidatu gura zaituegu eta beren beregi apirilaren 20ko tailerretan parte hartu zenutenoi zein aisialdiarekiko ardura duzuen guztioi.
Larrabetzuko Udala