Araudia
Jantokia zerbitzu bat delez, bertara joatea borondatezkoa da. Ikastetxekoek baino ezin izango dute erabili. Jan bitartean bazkalkideak, irakaslegoa eta jantokiko langileak baino ezin dira bertan egon.
Jantokiko bizikidetza
Jantokian gauden bitartean, eskola orduetan errespetatzen ditugun elkarbizitza arau berberak jarraituko ditugu, hau da:
- Diziplina
- Materialaren zainketa
- Ikaskide zein nagusiekiko errespetua
Ume baten jokaera bidezkoa ez izanez gero, jantokiko zaintzaileek tutoreari eta zuzendariari jakinaraziko die eta honek umearen gurasoei.
- Falta hauek errepikatuko balira, tutoreek bidezko erabakia hartuko lukete.