BASERRITARREN EGUNA
Larrabetzutik Oinez irteera
Maiatzak 15, domeka
Goizeko 10etan
Larrabetzuko plazan
Maiatzaren 15a Baserritarren eguna da, eta aurten be inguruko auzoetatik ibilbide bat egingo dugu oinez.
Adin guztientzat prestatutako ibilbidetxoa izango da urian zehar, auzorik auzo lar urrundu barik oinez ibiliko gara.
Goizeko 10etan plazan geratu eta solorik solo Olarretarantza joango gara, Agarre eta Sarrikola auzoak bisitatu eta baserri eta landa artean ibiliko gara, etxetik eta eskolatik gertu ditugun parajeak bisitatzen.
Bokata txiki bat jan, inguruan argazkiak egin eta ttipi ttapa plazara helduko gara. Izan be, makinatxu bat ekitaldi egongo dira egun guztian zehar plaza bueltan. Ez aspertzeko moduko eguna izango da baserritarrena.