Baserritarren egunean, Larrabetzuko baserriz baserri ibili ginan goizean, solo artean, artoaren ibilbidea egiten: Olatxu baserrian, errota ikusi gendun martxan; Basagunen, ardiei ilea ebaten ikusi genduzan artzaiak; Sarrikolan, artoa zelan ereiten eta garantzen dan azaldu euskuen; Goiritxu baserrian, eskolan jaten doguzan elikagai asko ikusi genduzan…
Eguerdi partean, urira bajatu ginan azokara, eta taloak egiten (eta jaten) egon ginan, giro ezin hobean.
Ikusi, ikusi argazkiak:
Arrastian, Olarreta pelota eskolak antolatuta neska mutikoen eskupilota eta pala partiduak egon ziren frontoian.
Informazio gehiago: larrabetzutik.org