Jakin daizuen, Bizkaiko Foru Aldundiak urtero-urtero antolatzen dau “Hastapen eta
josteta jarduerak” izeneko programa. Bertan, hastapena edo lehenengo urratsak
egiteko aukera dago hainbat kiroletan, berbarako: esgrima, arraunketa, piraguismoa, hipika, golfa, mendia… Programa honen ganeko informazino gehiago: euskeraz – gaztelaniaz
Kontuan izan Txinpasmendi Guraso Alkarteak ez dauzela programan ageri diran
jarduera horreek guztiak eskeintzen, baina nork edo nork interesa baleuka geuk
eskeintzen ez dogun kirolen baten aritzeko, taldea eratu ahal dau guraso alkarteagaz
koordinatuta.