Aupa lagunak, dakizuenez guraso talde bat aspalditik dabil bidegorria lortzeko eta Lezamako Trenbide zaharra berreskuratzeko ahaleginak egiten…
Hona hemen proposatzen duten azkenengo ekimena: Lezamako trenbide zaharrako tunel ingurua auzolanean sasiz garbitzea. Holan, orain ezkutuan dagoen tunel hau agerian geratuko da.
Noiz: Uztailaren 9an, Ola-Sondikako tren geltokian, goizeko 10etan. Baldin badaukazu ekarri zure sasi-garbitzeko makina. Anima zaitez!