Elkarbizitza
Hezkuntza-komunitateko kideen arteko elkarbizitza positiboa; alegia, haien arteko harreman positiboa, eta hezkuntza helburuak, ikasleen garapen integralaren aldeko giroan, behar bezala bete ahal izateko aukera ematen duena.
Hezkuntza-esparruan, elkarbizitza hezkuntza-komunitatea osatzen duten eragile guztien erantzukizuna da. Hori dela-eta, esparru horretan jarduera positiboak sustatu behar dira, eta proposamen eta berariazko esku-hartze bidez elkarbizitzaren kudeaketa (ikastetxearen eta bere inguruaren arteko harreman positiboa, bere araudia, eraketa, eskola-curriculumaren kudeaketa,…) sustatuko duten taldeak eratu dira.