Menu Close

Eskola kontseilurako hauteskundeak

partehartu

Dakizuenez, Eskola Kontseiluko partaideak aukeratzeko hauteskundeak izango ditugu. Eskolako iragarki taulan gurasoen zerrenda ikusgai daukazue. Mesedez, konproba ezazue zuen izen-abizenak ondo agertzen diren ala ez. Hautagaien zerrenda ere argitaratu da. Urriaren 10ean hautagaien eta hautesleen behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Hautaketa-ekintza urriaren 18an izango da.

Botoa emateko aukerak:

1) Hautaketa egunea eskolara pertsonalki botoa ekartzen.  2) Postaz.   3) Seme edo alabaren bidez. 4) Beste pertsona baten bidez.

Azkeneko hiru kasu hauetan botoa gutxienez bozketa eguna baino egun bat lehenago helduko da eskolako zuzendaritzara dokumentu hauekin batera: 1) Eskaria sinatuta (eredua zuzendaritzan eskatu edo hemendik deskargatu. 2) NANren fotokopia edo baliokidea. 3) Boto-txartela beteta gutun-azal itxi baten barruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude