Domeka goizean eskolako hainbat lagun Lezamako trenbide zaharra ezagutzera joan ginen helburu argia buruan: trenbide horretan dagoen tunela aurkitzea. Jakin bagenekien tunela ezkutuan gordeta dagoela eta ez zela erraza izango topatzea, oso jende gutxik dakielako zehatz-mehatz non dagoen… Hala ere, kaskoak eta linternak eroan genituen aldean, badaezpada. Bazter ezkutu horiek ederto ezagutzen dituen gidari trebe batek bidea erakutsi eta, azkenean… TUNELA AURKITU GENUEN! Oso urduri jarri ginen tunelaren ahoa ikusi genuenean. Oso arriskutsua izan zitekeen bertara sartzea (agian herensuge erraldoi batek denak irentsiko gintuen), baina horraino iritsita, ezin etxera itzuli tunelera sartu barik… gehiago jakiteko argazkiak ikusi.