Garmitxa elkarte berezi bat da, jatekorik hartu ezin duten umeen aldeko elkartea. Eta Garikoitz, Larrabetzuko eskolako umea euretariko bat da. Jakingo dozuenez, Garikoitzek ezin du ezer jan, eta bizitza osoan ez ditu gure menuak jaten, ez du lehenengo platerra eta bigarren platerra zer dan, edo fruta, edo ogiaren zaporea….
Horregatik Pablok eta Kontxik eta beste guraso batzuek Garmitxa elkartea sortu dute, gaisotasun arraro hauei aurre egiteko baliabideak lortzeko besteak beste, ikerketa egiteko aukera izateko, laguntza psikologikoa euki ahal izateko…. eta bidean sortzen diren arazoei aurre egiteko, ahal den neurrian.
Larrabetzun, eta eskolan bereziki, ez dogu lan askorik egin gai honen inguruan. Elikadurak asko kezkatzen gaitu, hori egia da, eta eredugarria dan jantokia daukagu eskolan. Baina Garikoitzen bizitza alaiagoa, ederragoa, humanoagoa izan dadin…. zeozer asmatu beharko dogu.
Hedabideetan oihartzun handia
Garmitxa elkartea prentsan asko agertu da , eta kontzientzia hartzeko bide ona izan daitezke hedabideetako informazio eta elkarrizketak. Guri be, hoiek bisitatu, irakurri eta zer pentsatua emango digu, beharbada.
Zer egin dezakegu?
Larrabetzuko eskolan, gai honen inguruan zer egin dezakegun pentsatzen jarri beharko gara. Proposamenak botatzeko irekia da blog hau, ezer antolatu beharko bagenu…
- zer motatakoa?
- Informatiboa?
- Jai itxurakoa?
- Hezkuntzarekin lotutakoa?
- Ideiarik badekozue?
Ikasturte hasieran gauzenez, sasoi aproposa izan ahal da, kurtso osoan lantzeko moduko zeozer egitea, gurasoak, ikasleak, irakasleak, eskolako langileak eta hezkuntza komunitate osoagaz batera. Mila esker guztioi.