Aurten ere elkartasun-eguna antolatuko dugu, …badator Garmitxaren Martxa-Larrabetzutik oinez!
Apirilaren 19an “Garmitxaren III. Martxa – Larrabetzutik oinez” ibilaldia egitea proposatzen dizuegu. Azken urteetako moduan, igande goizez, Larrabetzu inguruan zehar, ordu eta erdi-bi orduko mendi buelta egingo dugu, plazatik hasita. Nagusi zein ume, guztiok eroso egiteko moduko ibilaldia izango da. Amaieran pintxoak eta jai giroa plazan.
Askok jakingo duzuen bezala, Garmitxaren helburu nagusia ikerketarako bide bat zabaldu eta hori diruz laguntzea da, eta horretan jarraitzen dugu. Igandean batutako dirua, alergia gastrointestinal anitzak dituzten umeen gaixotasuna ikertzeko baliatuko da.
10:00etatik aurrera izena eman eta 10:30ean ibilaldia hasiko da.
Antolatzaileak: Txinpasmendi guraso elkartea eta Garmitxa