Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du.
Guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten, honako kategorietan banatuta:
0-7 urte: 34 partaide.
8-10 urte: 15 partaide.
11-14 urte: 7 partaide.
15 urtetik aurrera: 105 partaide.
Ikusita zelako parte hartzea eta zelako giro ederra bizi izan gendun, Udalak bere esker ona agertu nahi die Garmitxa Elkarteari eta Hori Bairi egindako antolakuntzagatik, lan egin zuten bolondres guztiei eta bertaratu zen jendeari.
Lasterketan batu den irabazi garbia 380 eurokoa izan da, bere osotasunean Garmitxa Elkarteari zuzendua.
Auzolanean egingo dogu!
Eskerrik asko.
Larrabetzuko Udala