Larrabetzutik Oinez deritzon ekimenaren barruan, ikasturte honetako lehen irteera egin dugu gaur eta, ondo hasteko, Arrizurigane edo Txinpasmendi mendira igo gara. Esan behar da eguraldia lagun izan dugula txangoan eta, gainera, elurra eta itsasoa ikusteko aukera izan dugula. Eta apur bat busti garen arren, oso goiz polita igaro dugu. Hemen argazki batzuk.