Abenduaren 16an (osteguna) arratsaldeko 7etan izango den gurasoen batzar nagusian parte hartzeko dei egiten dizuegu. Batzarra eskolako jantokian egingo da.
Joan den ikasturtean indarrean hasi zen eskolako antolamendu eta jardunbideari buruzko araudi berria dela eta, gurasoen batzar nagusia arautzeko proposamena bozkatuko dugu. Araudia onartzeko gehiengo absolutua behar da.
Aztergaien zerrenda:
• Gurasoen batzar nagusia arautzeko proposamenaren aurkezpena, eztabaida eta bozketa.
• Eskolako gaiak:
– Ikasturte honen urteko plana (eskolako ekintza osagarriak, eskolaz kanpoko ekintzak…)
– Eskola kontseiluaren aldaketak.
– Jantokiaren balantzea.
– Eskolako bloga (www.larrabetzukoeskola.eus)
• Guraso elkartearen gaiak:
– Aurreko ikasturteko balantze ekonomikoa.
– Eskolako jantokia eta bertoko lehen sektorearen arteko elkarlanagatik Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza.
– Gernikako akordioari atxikimendua
• Galde-eskeak edo norberak lekarkeena.