Apirilaren 17an hamaikagarren aldiz eskolako hamaika neska-mutil eta hamaika guraso Larrabetzutik oinez ibili ginen.
Eguzkipean edo euripean iadanik hamaika landa zapaldu, hamaika bidetik ibili, Larrabetzuko hamaika ezaugarriz jabetu, hamaika lagunekin kirola egin, hamaika bider naturaz goxatu dugu.
Baina hamaika asko badira hamabigarrena, hurrengoa, maiatzaren 14an burutuko dugu eta hau oso berezia izango da ilargia lagunduko gaituelako… anima zaitez!