Askotan, gure gizartean bizi diren pertsona askok oraindik ere behartuta ikusten dute euren burua jarrera, eginkizun edo portaera sexista jakin batzuk betetzera ‘neska’ edo ‘mutil’ izate hutsagatik, eta horrek eragin handia izan dezake haien garapenean.
Hezkidetza sexuari lotutako estereotipoak eta menpekotasun-jokabideak alde batera uzten dituen heziketa eredua da; era berean, pertsonen arteko desberdintasunak kontuan hartzen eta onartzen ditu. Horrela, nork dauzkan gaitasunak bultzatzen ditu pertsonak autonomo, solidario, kritiko eta zuzen bilakatzeko asmoz.
Gaiari buruz gehiago jakiteko, ondoko ikastaroa antolatu da:
Urriak 17, eguaztena
(0-5 urte bitarteko umeen gurasoentzat)
Hezkidetza zer den eta zertan lagundu ahal dugun, egungo genero rolak, estereotipoak, sortzen diren arazoak eta horiek ekiditeko baliabide praktikoak…
Azaroak 21, eguaztena
(6-12 urte bitarteko umeen gurasoentzat)
Hezkidetza zer den eta zertan lagundu ahal dugun, egungo genero rolak, estereotipoak, sortzen diren arazoak eta horiek ekiditeko baliabide praktikoak…
Urtarrilak 16, eguaztena
(0-12 urte bitarteko umeen gurasoentzat)
Garapen afektibo eta sexuala, autoestimua, sexualitatea…
Udaleko Berdintasun Batzordea / Txinpasmendi Guraso Elkartea / Urtxintxa eskola