Ez gara urrin joango datorren domekan.
Barikuan antzerkia eskoletako jantokian, zapatuan Anariren kontzertua Hori Baien, eta domekan mendi irteeratxoa. Domeka azaroaren 21a, goizeko 10:30etan plazan.
Betiko moduan goizeko 10:30etan geratu gara plazan. Badazpada be, euritarako erropak eta oinetakoak prest euki, aro ona egin arren, lurra bustita eta umel dagoelako egon.
Ibilbidea auzoz auzo
Plazatik, Etxebarritxugoiko baserrirantza joango gara, gero handik eskumatara egin, eta landa artetik, bariantearen eta errekaren paralelo, basoan sartzeko. Basotxo eder batetik, Sarrikola auzoan agertuko gara, tartean ikusiko dogu errekak bota duen zubi handi bat, oraindik konpondu barik dagoena.
Sarrikola auzotik, Sarritik Agarrera egingo dogu, Agarrebehekora joan, eta handik Txorierriko bariantearen ondotik Bersoara eta Kiskibilera egingo dogu, apurka apurka.
Axilieta auzotik, Loroño alderantza abiatuko gara, Basaguneko iturrian ura hartu eta Olatxu baserrira joateko, basoz basoz. Saltoak, errekatxoak, kaltzadak ikusiko doguz bidean, herriko plazara pozik ailegetako.
Uri inguruan dagozen erreka ia guztiak eta iturriak, eta inoiz iturri izandako lekuak be ezagutuko doguz. Gerra sasoiko eraikin eta guneak bisitatu eta paseorako aproposak diren hainbat bidetxoren barri eukiko dogu. .
- azaroak 21, domeka
- goizeko 10:30etan
- Larrabetzuko plazatik