Menu Close

IKT heldutasun eredua

IKT_heldutasun_eredua_ertaina_

IKT heldutasun eredua

Zer da?

Ezagutzaren gizarte berriak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien zabalkuntzak erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza‐premietan, eta aldaketa horrek ondorioak izan behar ditu prestakuntza‐premiei erantzuteko ardura duen hezkuntza‐prozesuan: IKTak hezkuntza iraunkorraren giltzarrizko baliabide dira, bai ikasleen, bai irakasleen, bai familien prestakuntzan.

Helburua da, batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalei probetxu guztia ateratzea, eta, bestetik, herritarrak gaitzea, IKTak ikastetxeen irakas‐, administrazio‐, informazio‐ eta komunikazio‐prozesuetan erabiltzea sustatuz, eta ekintza guztien arteko koordinazioa eta koherentzia bermatuz.

MAILA ERTAINA LORTU DUGU.

Lortutako zertifikazioak ikastetxearen gaitasun teknologikoak kreditatzen ditu. Azpiegituren aniztasuna eta gaurkotasuna erakusten du , prozesu administratibo guztien informatizazioa eta irekitzea bermatzen du eta bertako langile guztiek (zuzendaritza, irakasle eta administratzaileek) beraien berrikuntzan eta formakuntzan egindako lanaren erakusle da.
Prozesu honetan aurrera egiteak etengabeko hobekuntza eskatzen du.