Bonjour!
Gaur Haur Hezkuntzako eraikinera joan gara bertan nola lan egiten duten ikustera. Bertako irakasle eta ikasleek esku zabalik hartu gaituzte. Ikasleekin batera oso gustora egon gara elkarlanean. Psikogela, sukaldea, gelak, patioa… ezagutu ditugu. Oso interesgarria iruditu zaigu irakasleek hizkuntza desberdinetan abesten dutela, baita zeinu hizkuntzan ere! Ondo izan!
Hemen dituzue egun honetako argazki batzuk.