Aste honetan ilgoran dago ilargia. Eta asteburuan ilargi bete betea izango dogu. Horregaitik, maiatzeko mendi irteera gauez egingo dogu. Linternak hartu, mendiko botak jantzi eta tipi tapa, rapa rapa, oinez joango gara gure auzo eta baserri inguruetatik.
Gaueko 10etan, uriko plazatik urten, eta Basara auzotik, Maruti aldera joango gara. Manuene baserritik gertu Belarrinaga auzora joan eta handik Torre gaineko depositoraino egingo dogu bidea. Han hartuko dogu atseden. Handik ikusiko doguz Eleizalde eta uria gauez.
- Zelangoa da gauez Larrabetzu?
- Zaratarik entzuten da gurean?
- Ze argitasun egiten du ilargi beteak?
- Urian zenbat argi dago? Ikusiko ete da gure etxea?
- Eta eskola?
- Animaliak entzuten dira?
Argazkiak gauez
Izarrei begira egongo gara, gauez argazkiak zelan ataratzen diren erakutsiko dosku Iskander Barrenak. Bera be, txikitan gure eskolan ibili zan. Gaur egun biologoa da, skate eta long board gainean ikusiko dozue sarritan patinatzen, eta oso argazkilari ona da. Karteleko argazkia be, gauez berak eginiko fotoa da.