Urriaren 4tik 6ra BioCultura deritzon azokaren lehen edizioa izan da aurten Barakaldoko BEC-en. BioCultura ekimenak ekarri digun egitarau zabalaren barruan, EAEko ESKOLA-JANTOKIEN ARAUDIA ALDATZEKO PROPOSAMENAren nondik norakoak azaldu dituzte Larrabetzuko herri ikastetxean darabilgun kudeaketa iraunkorrarekin bat egiten duten lagun batzuek: Marijo Imaz, Ekoizpen-Urduñako nekazaritza ekologikoa sustatzeko bulegoaren koordinatzailea; Ana Eizagirre, EHIGEko lehendakari ohia; Aitor, gure eskolako sukaldaria; eta Sabrina Pato, Ekolapikoko teknikaria eta nutrizioan aditua. EHIGE eta ENEEK erakundeek antolatu dute jarduera.