Domeka honetan bildu ginen udaletxe aurrean Bilboko Biziz-bizi elkarteko kide batzuk eta Larrabetzu eta Lezamako bizikletazale batzuk. Eguraldia ezin hobea, Bilboko aldetik tunelaren sarrera oztopazten duen baserriraino hurbildu ginen, hemendik ikusten den Bilboko irudia ikusgarria da. Tunela momentuz itxita dagoenez, mendatea gainditu behar izan genuen…aintzinako Nogaro izotz-jauregia zegoen tokiraino eta gero San Roketik behera…
Hortik linternekin tunelean sartu ginen…eta espeleologia pittin bat egin eta gero…pintxo-lehiaketa egin genuen…irabazlea larrabetzuar bat: TXOMIN, saria: BIZIZBIZIko kamiseta bat.
Berriro San Rokeko errepidera bueltatu eta hortik aurrera bidea estu eta zikin bihurtzen da: lokatza eta sasia…baina hori ez zen oztopoa ibilbide osoa amaitzeko, primeran pasatu genuen…