Menu Close

MARTINA ETA PATAKON PROIEKTUA

Errefuxiatuen krisia modu positibo batean ulertu eta landu ahal izateko, Salvamento Maritimo Humanitarioko kide bi etorri ziren eskolara Txinpasmendi Guraso Elkartekoen eskutik .  AITA MARI- Proiektu Maydayterraneo itsas salbamendu proiektua zertan datzan azaldu ziguten Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei.  AITA MARI itxasontziarekin  erreskate-misioak egiten dituzte  Mediterraneo erdialdeko SAR eremuko uretan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik ihesi, etorkizuna izateko modu hori besterik aurkitzen ez duten pertsonen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.

Hitzaldi entzun ondoren geletan lan ezberdinak egin zituzten entzundakoari lotuta.

Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik!! Oso hitzaldi interesgarria izan zen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude