Menu Close

STEAM


Zer da STEAM hezkuntza?

  • Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen duena
  • OInarrizko konpetentziak garatzen ditu, bai zeharkakoak bai diziplina-konpetentziak.
  • Ikasleak ahalduntzen dituena erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.

Zer helburu du STEAM hezkuntza estrategiak?

  • Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea
  • Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea
  • Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea

Eskolako  proiektuaren izenburua “Erronkari Aurre Egin” da eta lortu nahi ditugun helburuak:

– Ikasleek gaitasun nagusietan trebetasunak eskuratu eta garatu ditzatela.

– Ikasleei ezagutza teknologiko eta zientifikoak eskuratzeko aukera eman, bizitzan agertuko zaizkien egoeratan erabiltzeko.

-Gure ikasleengan pentsamendu zientifikoaren kultura, berrikuntza, autonomia, pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzea, bizitzan aurre egin beharreko erronketarako tresnak bereganatzeko.

-Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan STEAM gaiak ikasteko inguruneak sustatu eta integratu.

-STEAM arloetan ikasle nesken artean konfiantza eta autoestimua indartu eta hauen talentua eta interesa sustatu.

​-Ezagutza-arloen arteko erlazioei buruz kontzientzia handiagoa izatea, ondorioz sortutako proiektuetan parte-hartze aktibo maila handiagoa ziurtatuz.

-Ikasleen artean bokazio zientifikoa eta teknologikoa bultzatzeko zientzialariaren estereotipoarekin apurtu. (adibidez. Laborategi batean sartuta dagoen amantal zuridun adineko gizona)

Guzti hau lortzeko 4 tailer antolatzen ditugu ikasturtean zehar: Robotika, , Zientzia , Pentsateka eta Elektronika (3.zikloan).