Menu Close

Txinpasmedi Guraso Elkarteko kuota

logo1

Guraso elkarteko bazkide izateko aurtengo kuotaren zenbatekoa 15 eurokoa da -iaz bezala- Kuota hori urtekoa da eta familiari dagokio, hau da, familia batek kuota bakarra ordaindu behar du, eskolan zenbat seme-alaba dabiltzan kontuan hartu barik.

Bazkide-kuota ordaintzeko azken eguna 2011ko urriaren 31 duzue, BBK aurrezki-kutxaren 2095 0046 34 3800496049 kontu-zenbakian. Ez ahaztu ordainagirian eskolako ikasleren baten izen-abizenak agerraraztea. Nolanahi ere, esan behar da kuota ordaintzea eta elkarteko kide izatea borondatezkoak direna.

Egun, besteak beste, umezaintza zerbitzua (goizez), umezaintza zerbitzua (arratsaldez) ordutegi trinkoa egiten deneko sasoietan, eskola jantokiaren zerbitzua eta 2 nahiz 3 urtekoen ikasgeletan aritzen diren laguntzaileen zerbitzua kudeatzen ditu Larrabetzuko ikasleen guraso elkarteak. Horiez gain, eskolaz kanpoko jarduerak, kultur eta kirol jarduerak, hitzaldiak, ikastaroak, txangoak, Larrabetzutik oinezprograma edo ikasturte amaierako jaia antolatzen ditu ikasturtean zehar; eskola agenda zabaltzen laguntzen du eta eskolako bloga ere sortu du.

Ikasleen guraso elkartea tresna eraginkorra da aita-amek eskolako jardueran parte har dezaten eta, gure iritziz, elkarteak gauzatzen duen lana biziki garrantzitsua da eskolako komunitatea osatzen duten guztientzat, baina lan horrek sendo iraungo badu, ahalik eta familia gehienen parte-hartzea behar-beharrezkoa dugu. Izan ere, jardueren antolaera bideragarria da, gehienbat, elkarteko bazkide diren familiek ordaintzen duten kuotari esker.

Kuota ordaintzeaz landa, beste modu batzuk dauzkazu guraso elkarteari laguntzeko: batzar nagusietara etorri (ikasturte honetako lehenengoa laster egingo dugu), bileretara joan, batzordeetan parte hartu edo unean uneko jardueretan lagundu, nork dauzkan aukera eta trebetasunen arabera.

Azkenik, jakizu edonoiz jar zaitezkeela gurekin harremanetan iradokizunak edo kexak helarazteko, eskolako postontzia edo e-posta erabiliz [txinpasmendi.guraso@gmail.com]

IKASTURTE ON IZAN!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude