TXOTXONGILOAK Azaroaren 29a, zapatua Aitzol gazteak “Sustraiak Loratzen” lan berria eskainiko digu. Angulerin arrastiko 18:00etan
KULTUR BILGUNEAren aurkezpena Abenduaren 2a, martitzena Angulerin arrastiko 19:00etan
IRTEERA OLENTZEROREN ETXERA (Mungiako Izenaduba basoa) Abenduaren 20a, zapatua – Goizeko 11:00etan aterako gara Larrabetzutik autobusez. – Mungialdean txangoa egin ostean, eguerdiko 14:00etan Izenaduba parkean bazkalduko dugu (nork bere bazkaria eroan behar du), eta arratsaldeko 15:00etan Olentzeroren etxera sartuko gara. Lekuari buruzko informazioa: www.izenaduba.com – Izena eman abenduaren 17a baino lehen, Angulerin (60 sarrera baino ez daukagu Olentzeroren etxera sartzeko). Prezioa: 6 euro (0-2 urte bitarteko umeentzat doakoa da jarduera).
ZIRKO ESKOLA Urtarrilaren 16a, otsailaren 20a eta martxoaren 20a. (3 barikutan) – Akrobaziak, orekak, malabarismoak, aireko teknikak eta gorputz-adierazpena praktikatzeko jarduera. – 8-12 urte bitarteko umeentzat. – Arrastiko 16:30etik 18:00etara. – Talde txikia izango da: gutxienez 8 eta gehienez 14. – Prezioa: 30 euro guztira. – Izena emateko, posta elektronikoa bidali behar duzu txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera, umearen izen-abizenak eta adina adieraziz (ez ahaztu mezuaren gaian ‘zirko-eskola’ ipintzea). – Izena emateko epea: abenduaren 19ra arte. – Zirko eskolako irakasleak Karola Zirko Espazioko eta MalasCompañias zirko taldeko Mikel Pikaza, Alvaro De Lera eta Izaskun Agirresarobe izango dira.
CIBERBULLYING gaiari buruzko hitzaldia Urtarrilaren 20a, martitzena – Arrastiko 18:30etatik 20:30etara, eskolako informatika gelan (goiko solairuan) – “Pantallas Amigas” elkarteak emango du hitzaldia (euskaraz). – Gaiari buruzko informazio gehiago www.pantallasamigas.net webgunean.
[ Edozein ekintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera ]