Larrabetzun bizi garen neska-mutilok edo gurasook gure seme-alabekin inguruko herrietara bizikletaz joatea ezinezkoa da… dauden bideak egokituta ez daudelako edota dauden kotxe errepideak oso arriskutsuak direlako. Errealitate hau ikusita, guraso batzuk Txorierritik bidegorri bat eta Bilbora doan Lezamako trenbide zaharraren bidetik natur bide bat egin daitezen hainbat instituzioei eta erakundei proposamen eta ideia zehatz batzuk luzatu dizkiete; honen ondorioz, aurrerapauso batzuk eman dira. Proposamen hauek ezagutzeko eta eztabaidatzeko hitzaldi honetara gonbidatzen zaitugu; bertan bideoa eta diapositiba aurkezpena izango dira.