Kaixo, familiok:
Ekainaren 2an, animatu zaitezte Txorierriko Bidegorriaren aldeko martxara etortzera.
Larrabetzutik eta Sondikatik 11:00etan hasita, ume eta nagusi, Zamudioraino joango gara bizikletaz eta bertan batuko gara txorierriarrok ospakizun txiki baten parte hartzeko.
Gure haranetik bizikletaz lasai eta segurtanez ibiltzeko ganorazko bidegorri bat behar dugula aldarrikatuko dugu. Udalerri batzuetan aurrerapausoak eman dira eta benetan eskertzekoa da, baina oraindik bidea falta da. Etorkizun hurbilean, Txorrierri osoa elkarlotuta ikustea eta gurpilez disfrutatu nahi dugu: horixe da martxa honen erronka.
Animatu eta erdu!