Menu Close

Xedea


1. Ikasleen garapen emozionala bultzatzea, hazteko eta pertsona-arteko harreman positiboak eraikitzeko trebetasunak landuta; aldi berean zentzumen kritikoa garatuz eta auto-estimua areagotuz.

2. Gure ikasleak giza eskubideen,balio etikoen eta askatasunaren errespetuan heztea, sexuaren,arrazaren edo erlijioaren araberako bazterketa-jokabideak ekiditeko.

3. Ikasle guztien egiazko inklusioa xede duten hezkuntza proposamenak lehenestea eta beren gaitasunak ahal beste garatzea.

4. Ikasleek besteak diren bezala onartzea lortzea,besteen jatorri sozialaz, generoaz eta pentsaeraz aurreiritzirik gabe.

5. Hezkuntza-komunitateko kide guztien artean euskararen erabilera sustatzea.

6. Irakaslei prestakuntza eta eguneratze jarraitua izateko aukera eskaintzea, ikastetxearen beharrak eta baliabideak kontuan hartuta.

7. Ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromiso solidarioan heztea, gizabidezko ohiturak garatuta.

8. Hezkuntza-komunitateko sektore guztien arteko komunikazioa eta lankidetza bermatzea proiektu itxaropentsu, parte-hartzaile demokratiko honetan integratuz.