Aste honetan Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak Yolanda Arrieta idazlearen eskutik Haur poesiara hurbiltzeko oinarrizko tailerrean aritu dira .
Guztira, ordu eta erdiko bost saio izan dira eta honako helburu hauek izan ditu:
-Kode poetikoaren oinarrizko elementuak era jolasgarrian ezagutzea:hitz-jolasak, errima, barne-irudia,…
-Poesiaren esanahietara gorputzaren edo ilustrazioaren bidez hurbiltzea.
-Poesia idazteari sormen-lan txikiak eginez beldurra kentzea.