Ederto pasatu dogu zuhaitzak landatzen. Herriko plazan batu eta Sarrikola ingurura joan gara, atxurrak atara, zuloak egin, eta zuhaitzen sustraiak lurpean sartu eta hamaikatxo arbola ipini ditugu alderik alde: gereziondoak, intxaurrondoak, haritzak, gaztainondoren bat…
Auzolanean ibili gara, adin ezberdinetako larrabetzuarrak. Larrabetzuko Udala eta eskolako gurasoen artean antolatutako ekitaldi honetan, ikusi dogu, apurka apurka gauza politak egin ahal ditugula herrian, herriarentzako.
Orain, Sarrikolarantza goazenean, Anguleriko liburutegian egoten garenean… Larrabetzuko zuhaitzei buruz, apurtxu bat gehiago jakingo dogu. Hurrengoa noz?