Menu Close

Herriko jaietako antolakuntzan parte hartzeko gonbidapena

Intxurreta jai-batzordeak guztiok kontuak hartzeko hurrengo gonbidapena luzatzen digu:

Larrabetzuar horri,

Intxurreta jai-batzordeak 2012ko jaiak antolatzeko zure laguntza behar du. Intxurretakook urtero urtero larrabetzuar guztiok gonbidatu ditugu jai-batzordean parte hartzeko. Aurten inoizko beharrizan handiena dugu, Andramari eta Emeriez gain, San Isidro, San Antonio eta San Migel jaiak antolatzeko ardura hartu baitugu. 2011ko jaiak antolatzeko dozenatik gora larrabetzuarrek parte hartu genuen Intxurreta jai batzordean. Bakoitzak ardura bat hartu eta bete egin zuenez, lana eta jaia erraz uztartu ahal izan genituen. Aurrerantzean ere antzera funtzionatuta gero eta jai pàrte hartzaile, herrikoi eta aberasgarriagoak antolatu ditzakegulakoan gaude. Baina horretarako, ezinbestekoa da denon parte hartzea. 2012rako, zelango jaiak gura ditugu? Horixe da otsailaren 14an adosten hasi gura duguna.

Iazko jaietan antolatutakoa berrikusi eta aurten zer ekitaldi antola dezakegun hausnartzea izango da batzarraren helburua. Elkarte zein norbanako bakoitza zer antolatzeko prest dagoen zehaztu gura dugu, jai bakoitzean herrikideei zer eskaini geniezaiekegun ahalik eta herritar gehienen artean erabaki.

Horra gonbitea: otsailaren 14an 19:00etan Angulerin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude