Menu Close

Mihiluzen finalistak!!

Lur Oiartzabal eta Leizuri Artetxe Txorierriko Mihiluzeko finalera heldu dira . Animo neskak!!!

Datorren ekainaren 10ean, MIHILUZEKO FINALA izango da Derioko Kultur Birikan.

Aurtengo edizioa itzela izan da!. 244 ume aritu dira orain arte buru-belarri jolasten bai ikastetxeetan, ludoteketan, etxeetan…. 

Programa honetan 5. eta 6. mailako ikasleek hartzen dute parte eta helburua euskararen erabileran eragitea da 

Pasa den ostiralean finalaurrekoak egin zituzten eta finalera zuzenean Larrabetzu, Sondika eta Derioko bikoteetako bat joango dira. Zorionak parte hartzaile guztiei!!!

Gaurtik aurrera, txapelketan parte hartu duten beste bikote guztien txanda hasiko da. Gaurtik, hau da maiatzaren 30etik, ekainaren 6ra (hau barne), kanporatuta geratu diren bikoteek finalera joateko izena eman ahal izango dute. Egin behar duten gauza bakarra ludoteketan izena ematea da. 

Hori bai, kontuan izan zozketan parte hartzeko herriko kanporaketetan parte hartu behar izan dutela eta bikoteak ezin direla aldatu.

Edozein izan daiteke Mihiluzeko txapelduna, oraindik ez dago ezer erabakita. 

Aupa Mihiluze!!!! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude